Ertzaintzak bart 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, ustez emaztea jotzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, emakumeari zauriak eragin dizkio ahoan eta buruan, eta emazteak ubeldurak ditu besoetan.
Goizeko seietan izan da erasoa, Sagarminaga Zeharkalean. Ertzaintzari bizilagun batek joateko deitu dio, ertzainak bikotearen bizilekuraino joan dira eta emakumea zaurituta zegoela ikusi dute eta J.C.Y.F. gizonezkoa atxilotu egin dute orduan.
Bizilagunek esan dute ez dela lehen aldia emakumea garrasika entzun dutela.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu