Jipoia jasotzen ari zen emakumeak berak deitu zion Ertzaintzari gertatzen ari zenaren berri emanez. Abisua jaso eta bikotearen etxebizitzara heldu zirenean, andreak aurpegian eta buruan kolpe handiak zituela ikusi zuten ertzainek, eta, halaber, arropak odolez zikinduta zituela. Senarra jo zuela agertu zien, eta, gainera, sarritan kolpatzen zuela.
Hori dela eta, 31 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Bikotearen urtebeteko haurra izan zen jipoiaren lekuko.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon emaztea kolpatu eta zauritu duelako
31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Ertzainek Bilbon, hain justu, emaztea jo zuelako eta aurpegian eta zaurian hainbat zauri egin zizkiolako. Ertzainei abisua emateko modua izan zuen andreak, eta senarra atxilotu zutenean esan zien maiz jasotzen zituela tratu txarrak. Erietxe batera eraman behar izan zuten zauriak sendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu