Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, emaztea ustez jo egin duelako

2007ko azaroaren 15a
12:45
Entzun
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat -G.L.- atxilotu zuen atzo goizean Bilbon, emaztea jo egin zuelakoan. Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko Bilboko epaitegi batek gizonezko hura atxilotu eta epailearen aurrera eramateko agindua emanda zuen lehendik.

Atzo goizeko hamaikak aldera Ametzola auzoko etxebizitza batera joateko abisua jaso zuten ertzainek. Hauek hara joan zitenean, emakume batek esan zien senarrak esku batean eta bizkarrean jo egin zuela. Gizonezkoa etxean bertan zen eta ertzainek atzeman egin zuten. Emakumea Basurtuko (Bizkaia) ospitalean artatu behar izan zuten.

Biktimak atzo bertan salaketa jarri zuen senarraren kontra. Poliziaren agiritegian gizonezkoaren aurkako beste salaketa bat ere bazegoen, irailean jarritakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.