Ertzaintzak dei bat jaso zuen Deustoko etxe batean norbaitzuk borrokan ari zela zirudiela esanez. Haruntz joan ziren, eta atarian emakume bat aurkitu zuten ahoa odoletan eta abdominaletako mina zuela esanez. Bere bikotekideak jo zuela esan zien, eta etxean zegoela. Ertzaintzak atxilotu egin zuen.
Emakumeak Ertzaintzari esan zionez, eztabaida baten ondoren ukabilkadak eta ostikoak ematen hasi zitzaion bere bikotekidea. Etxetik alde egiten saiatu zen, baina gizonezkoak ez ziola uzten kontatu zien ertzainei.
Anbulantzian sartu, eta Basurtuko erietxera eraman zuten.
Gasteizen, berriz, Udaltzaingoak jaso zuen deia, larunbatean. 44 urteko emakumeak deitu zuen eta Udaltzaigoa etxera joan zenean, bere senarrak zaplastekoak eman zizkiola, ileetatik tira ziola eta iraindu egin zuela esan zien. Gaineratu zuenez, maiz gertatzen zen hori, eta batzuetan alabekin ere antzeko jarrera hartzen zuen. Gizonekoa etxean bertan zegoen, eta atxilotuta eraman zuten.
emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon eta beste bat Gasteizen, beraien bikotekidei tratu txarrak eman dizkietelakoan
Ertzaintzak 29 urteko F.A.P. atxilotu zuen Bilbon atzo, bere bikotekidea jotzea leporatuta. Gasteizen berriz, Udaltzaingoak egin zuen atxiloketa, larunbatean. 45 urteko gizonekoa atxilotu zuten, bere emazteari eta alabei tratu txar fisikoak eta psikologikoak egin dizkielakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu