Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat (U.M.U.) atxilotu du gaur goizean Bilbon, ustez ama eta anaia jo dituelako.
Blas Otero kalean izan da ustezko erasoa. Ama jotzen hasi da eta, haren anaia ama defenditzera joan denean, ustezko erasotzaileak anaia ere jo egin du, telebista batekin buruan; muturrekoak eta ostikoak ere eman dizkio, betiere ertzainen arabera.
Ertzainak hura atxilotzera joan direnean, polizietako bat ere jo du eta eskaileretatik behera botako zuen mehatxua egin du.
Gizonezkoa aurrez beste 25 aldiz atxilotu izan dute.
Sengaileen beharra izan dute biktimek.
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon gaur, ama eta anaia jo dituelakoan
Aurrez beste 25 aldiz atzeman izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu