Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atzeman du, bere bikotekidea jo egin duelako ustez. 2006an ere delitu bera egotzi zioten.
Atzo izan zen gertaera, Juan Garai kalean, gaueko bederatzi eta erdiak aldera. Emakumeak larrialdi telefono zenbakira deitu zuen orduan, ustezko erasoa salatzeko. Ertzainak hara joan zirenean, gizonezkoa etxetik joanda zegoen, baina handik pixka batera itzuli zen. Une horretan atxilotu zuten.
Biktima Basurtuko erietxera eman zuten, kolpeak zeuzkalako aurpegian eta lepoan.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu