Bilboko Udaltzaingoak 33 urteko gizonezko bat -E.E.F.M.- atzeman zuen larunbatean, neska-laguna jo egin zuelakoan. Biktimak udaltzainei adierazi zien ukatu egin zela harekin sexu harremanak izatera, eta horregatik jo zuela mutil-lagunak.
Ustezko erasoa Zurbaranbarri kaleko etxebizitza batean izan zen. Udaltzainek esan dutenez, 27 urteko emakumea gerritik gora biluzik zegoen beraiek joan zirenean, eta eskumuturrean ebakia zeukan. Mutil-lagunak labana batekin eraso egin ziola salatu zuen biktimak. Basurtuko (Bizkaia) erietxera eraman zuten, arta zezaten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu