Indarkeria kasua Bilboko Hurtado Amezaga kalean gertatu zen atzo, arratsaldeko bostak inguruan. Bilboko Udaltzaingoa bertaraino hurbildu zen, eta horien arabera gizonezkoa ukabilkadaka ari zen bere neska-lagunaren aurka. Hormaren aurka ere bultza zuela adierazi dute Polizia iturriek, eta ezbeharra beren seme-alaba txikien aurrean gertatu zela ere gaineratu dute.
Neska-lagunak eginiko deklarazioetan, hura ez zen lehenengo erasoa izan azaldu zuen; oldar gehiago jasan zituen, baina inoiz ez zuen komisaldegian salaketarik jarri.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon ustez bere bikotekideari tratu txarrak emateagatik
Bilboko Udaltzaingoak T.J.M. 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo bere bikotekideari tratu txarrak eman zizkiolakoan. Polizia iturrien arabera, atxilo hartua bere neska-laguna jotzen ari zen hiru eta lau urteko seme-alaba txikien aurrean. Erasotuak 29 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu