Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du zuen du Bilbon, honek bere bikotekidea jo duelakoan. Astillero kalean izan zen gertaera, atzo arratsaldean. Emakumeak Ertzaintzari deitu zion, bere bikotekideak jo egin ziola eta etxetik bidali zuela esanda.
Ertzainak hara azaldu zirenean, emakumeak ezpainean zauriak zituela ikusi zuten, eta etxera sartzen saiatu ziren. Gizonezkoak, baina, etxea itxita zeukan eta ertzainek balkoi batetik sartu behar izan zuten, su-hiltzaileek lagunduta.
41 urte ditu ustezko erasotzaileak (J.A.T.B.).
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, ustez bikotekidea jo duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu