Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat ( JM.G.L.) atxilotu du bart Bilbon, Arabella auzoan, bikotekidea mehatxatu eta jo egin duelakoan. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, kolpeak sendatzera.
Auzoko bizilagun batek deituta joan ziren ertzainak bi haien etxera. Barrura sartu zirenean, emakumeak kolpeak jaso zituela ikusi zuten ertzainek, beraiek esan zutenez.
Gizonezkoa orduantxe atxilotu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, ustez bikotekidea jo egin duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu