Ertzaintzak Donostian gizonezko bat atzeman du, ustez bere emaztearen autoaren aurka nahita birritan talka egiteagatik. Gizonezkoak urruntze agindua zuen.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumeak atzo goizean bere senarra salatzeko deitu zuen. Azaldu zienez, Usurbilen (Gipuzkoa) autoan zihoala bere senarrak jarraitu eta bere autoaren aurka talka egin zuen nahita. Orduan autotik atera eta taberna batera joan zen. Bertatik eman zuen ustezko erasoaren abisua.
Ertzainek 39 urteko gizonezkoa Donostian aurkitu zuten, eta genero indarkeria egotzita atxilotu egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, bere emaztearen autoaren aurka talka egiteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu