Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat (G.L.C.P.) atxilotu zuen atzo arratsaldean Donostian, bikotekide ohiari ustez labana batekin mehatxu egiteagatik eta zauriak eragiteagatik.
Easo tren geltokian hasi zen gertaera, ordubatak eta erdi aldera. Ertzainen arabera, gizonezkoak labanaz mehatxatu eta bere etxera joatera behartu zuen emakumezkoa, eta etxean gerrian eta lepoan zauri batzuk eragin zizkion.
Biktimak parte sartu zuen ondoren, etxetik alde agin eta gero, eta ertzainek gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, bikotekide ohia ustez mehatxatzeagatik eta jotzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu