Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Donostian, ustez haren bikotekide ohia jo eta mehatxatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik azaldu dute Altza auzoko etxebizitza batean izan zela ustezko erasoa.
Iturri berdinen arabera, ustez gizonezkoak emakumea buruan jo zuen, mehatxatu egin zuen eta zartagin bateko olioa jaurti zion. Ertzaintzak azaldu du emakumezkoak zauriak zituela aurpegian eta esku batean, eta arropa olioz zikinduta zuela.
Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen Ertzaintza heldu aurretik, eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten Mons pasealekuan.