Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zurriolako hondartzako aldageletan zegoela, norbait begira zuela konturatu zen emakumezko bat. Laguntza eskatu, eta inguruan zeuden beste batzuekin, gizonezkoa atxiki zuten, Ertzaintza etorri zen arte. Orduan, atxilotuta eraman zuten.
Intimitatea urratzea egotzita eramango dute epailearengana, eta hark erabakiko du auziarekin aurrera jarraitu edo ez.