Gizonezko bat atxilotu dute, etorkinei iruzur egitea egotzita
BILBO. Ertzainek Bilbon 61 urteko gizon bat atxilotu dute, hainbat etorkini iruzur egitea egotzita. Polizien arabera, enpresaburua dela esanez kontratu faltsuak egin izan dizkie hainbat pertsonari, 1.500 euroren truke. Eraikuntza enpresa batean lana emango ziela agintzen zien, eta hartara beren legez kanpoko egoera konpondu ahal izango zutela. 11 salaketa jaso dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu