Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bere bikotekidea jo duelakoan
Atzo, 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen, eztabaida baten ondoren bere bikotekidea jo zuelakoan. Udaltzailgoak jakinarazi duenez, 15:00etan telefono dei bat jaso zuten. Emakume batek deitu zien, bere gizona etxeko komunean itxita zegoela, eta bere buruari min egingo zion beldurrez zegoela esanen. Etxera iritsi zirenean, gizona komunetik atera egin zen, eta Udaltzaingoa handik joan egin zen. Geroago beste dei bat jaso zuten, berriz ere haruntz joateko esanez. Bikoteak eztabaida gogorra izan zuen, eta biek elkar jo zuten. Gizonezkoa atxilotuta eraman zuen Udaltzaingoak, eta emakumea erietxera eraman zuten.
Biek gorrituta zuten lepoa, eta gizonezkoak bi koskor zituen kopetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu