Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, ustez bikote bati eraso egiteagatik. Gizonezkoari bekainean "zauri sakon bat" egitea leporatzen diote, eta haren bikotekidea jo duela egozten diote. Gizonezkoa ospitalean artatu dute.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak gaur azaldu du ustezko erasoa atzo izan zela, 07:30ak aldera, Pilar auzoko taberna batetik gertu.