Ertzaintzak 36 urteko gizonezko -LA.A.M.- bat atzeman zuen atzo arratsaldean Gasteizen, neska-lagun ohiarengandik urruntzeko zeukan agindua urratu eta hari eraso egin ziolakoan.
Atzo arratsaldeko bostak jota zirenean, Gasteizko bizilagun batek Ertzaintzarekin hitz egin zuen, bere etxera joateko eskatzeko. Hark telefonoz esan zuenez, bikotekide ohia etxera joan zitzaion jarrera oldarkorraz eta, heriotza mehatxuak egin eta gero, jotzen saiatu zen. Ertzainak etxe hartara joan zirenean, biktimarekin hitz egin zuten eta hainbat kolpe jaso izanaren arrastoak zituela ikusi zuten. Horretaz gain, ustezko erasotzaileak biktimarengandik urruntzeko agindua zuela jakin zuten.
Pixka bat geroago, poliziek gizonezkoa etxetik kanpo topatu eta atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu