Gasteizko udaltzainek 24 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo gauean, bikotekide izandakoari -35 urteko emakumea- labana batekin mehatxu egin ziolako ustez.
Arriaga parkean izan zen gertaera, eta herritar batek eman zien abisu udaltzainei. Hauek ustezko erasotzailea miatu zuten, baina ez zioten labanarik aurkitu. Lekukoekin hitz egin ondoren, baina, atxilotu egin zuten. Udaltzainek diotenez, gizonezkoak aitortu zuen labana erabili izana emakumea mehatxatzeko. Biktimaren anaiak kendu zion hari arma.
Emakumeak adierazi du ez duela bikotekide ohiaren kontrako salaketarik sartuko.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia labana batekin mehatxatu duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu