Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia "modu basatian" jo duelakoan

Urruntze agindua zeukan ustezko erasotzaileak, emakumeari tratu fisiko eta psikologiko txarrak eragitea leporatuta.

2007ko azaroaren 16a
11:16
Entzun
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat -I.A.- atxilotu zuen atzo gauean Gasteizen, bikotekide ohia ustez jo egin zuelako, "modu basatian". Ertzainek jakinarazi zutenez, gizonezkoak urruntze agindua zeukan.

Ustezko erasoa jaso ondoren, emakumea Gasteizko Udalaren Gizarte Zerbitzuen egoitzara joan zen, gertaeraren berri ematera. Bekainean ebakia zeukan, begi bat ubelduta eta hainbat kolpe gorputz osoan. Ospitalera eraman zuten, arta zezaten.

Emakumeak ertzainei adierazi zienez, bikotekideak tratu fisiko eta psikologiko txarrak eragin dizkio azken hilabeteetan, harremana hasi zutenetik.

Gaueko zortziak aldera atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.