Gasteizko udaltzainek 35 urteko gizonezko bat atzeman dute, bikotekidea iraindu eta jo egin duelakoan. Biktimak -emakumea- deitu die udaltzainei etxera joateko, eta adierazi die azkeneko egunetan ohikoak izan direla bere kontrako erasoak. Ez du behin ere mutil-lagunaren kontrako salaketarik sartu.
Udaltzainek etxean bertan atxilotu dute gizonezkoa. Poliziak dioenez, ustezko erasotzaileak aitortu egin du emakumezkoa iraindu eta mehatxatu izana.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu