Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bikotekidea jo egin zuelako ustez. 18:15 inguruan izan zen gertaera, Santa Barbara plazan. Ertzainei herritar batek eman zien abisua, eta poliziak hara joan zirenean ustezko erasotzailea eta biktima identifikatu egin zituzten.
Emakumeak ezpaina handituta zuen, eta hematomak eta urradurak zeuzkan aurpegian.
Ertzainek han atxilotu zuten gizonezkoa.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu