Gasteizeko udaltzainek 47 urteko gizonezko bat -J.I.M.S.- atxilotu zuten astelehenean, bikotekidea jo egin zuelako ustez. Tratu txar psikikoak ere eragin zizkion, udaltzainek esan dutenez.
Gaueko hamaiketan atzeman zuten. Herritar batek eman zien abisu, biktima -emakumea- "noraezean" ikusi zutelako kalean. Emakumeak udaltzainei esan zien bikotekideak jo egin zuela.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu