Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jo duelakoan

Emakumezkoak hainbat hematoma zituen gorputz osoan. Osasun zentro batera eraman zuen Ertzaintzak.

2010eko abuztuaren 7a
19:30
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, 36 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, ustez, bikotekidea kolpatu duelako. Biktimak hainbat hematoma zituen bi besoetan, bizkarrean eta ezpainetan. Ertzainek emakumezkoa osasun zentro batera eraman zuten segituan.

Ostiral arratsaldeko lehen orduan, dei bat jaso zuen Ertzaintzak. Gizonezko bat bere bikotekidea jotzen ari omen zen Gasteiz erdiguneko etxe batean. Ertzainak bertaratu eta emakume batek adiezi zien, ostegunean, abuztuaren bostean, bere bikotekideak erasotu egin zuela.

Emakumeak jakinarazi zien, aurretik ere erasoak jasan izan dituela, baina ostiral honetara artean, ez zuela salatu beldur zelako. Ertzainek bere etxean aurkitu zuten ustezko erasotzailea. Bertan atxilotu zuten, emakumeen kontra indarkeria erabiltzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.