Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik

2007ko otsailaren 5a
13:01
Entzun
Gasteizko udaltzainek 56 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo iluntzean, bikotekidea nola jotzen zuen ikusi ostean.

Udaltzaingo iturriek agertu dutenez, 21:35 aldera dei bat jaso zuten Guatemala kalean gizon bat emakume bat jotzen ari zela esanez. Esandako lekura iritsi zirenean, bikotea aurkitu zuten, baina elkarrekin adiskidebaleude bezala. Hala ere, emakumezkoak lepoa gorrituta eta negar egindako zantzuak zituela-eta,bakarka galdekatzea erabaki zuten.

Galdeketa horretan bikotekideak maiz jotzen zuela esan zien udaltzainei, baina ez zuela nahi haren kontrako salaketarik jarri eta erietxe batera eramaterik.

Hori entzunda neurririk ez hartzea erabaki zuten udaltzainek, baina, badaezpada, han inguruan geratzea berriro erasorik gertatzen ote zen. Handik gutxira, eztabaidan sumatu zuten berriro bikotea, eta gizonak andrea aurpegian nola jotzen zuen ikusi zuten. Andreak salaketa jartzeari uko egin zion arren, 56 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.