Ostiralean, 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, bikotekideari aizto batekin mehatxu egitea leporatuta. Bikotekidearen etxebizitzan atxilotu zuen gizonezkoa, eta bertan aurkitu zuten aiztoa.
Gizonezkoaren bikotekide emakumezkoak tratu txarrak jasaten zituela aitortu zien udaltzainei. Horrenbestez, genero indarkeria egotzi diote atxilotuari.