Udaltzainek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita. Asteleheneko 14:00 aldera, Gasteizko Udaltzaingoari jakinarazi zioten emakume batek eraso bat jasan zuela etxean; Abetxukuko taberna batetik abisatu zieten. Udaltzainek, emakumearekin hitz egin ondoren, harekin bizi zen gizonezkoa atxilotu zuten, eta hari leporatu emakumearen lesio eta mehatxuak. Gaur goizean epailearen esku geratu da ustezko erasotzailea.
Indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati erasotzea egotzita
Gizonak lesioak eta mehatxuak egin zizkion emakumeari, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu