Ertzaintzak 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuen bart Gasteizen, emazte ohia bortxatu izana leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Emakumeak Ertzaintzari salatu dio azken urtebetean senar ohiak behin baino gehiagotan egin dizkiola sexu erasoak, lehendik urruntze agindua zuen arren. Herrizaingo Sailak erran du emazte ohiak beldurragatik ez zuela salatu atzora arte.
Atxiloketa atzo egin zuen Ertzaintzak, 23:00 aldera, biktimaren salaketa jaso ondotik. Gizonezkoari leporatu diote sexu erasoa egitea eta urruntze agindua haustea. Hurrengo orduetan epailearen aitzinera eramanen dute.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emazte ohia bortxatu izana leporatuta
Emakumeak Ertzaintzari salatu dio senar ohiak azken urtebetean behin baino gehiagotan egin dizkiola sexu erasoak, lehendik urruntze agindua zuen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu