Bart gauean jazo dira gertakariok, Gasteizko Santa Olaja kaleko etxebizitza batean. Hain zuzen ere, emakume batek salatu du senar ohiak aulki batekin jo duela buruan, eta, halaber, aurpegia bortitz kolpatu diola. Horrez gain, laban batekin mehatxatu duela ere esan die ertzainei. Gainera, deia jaso eta ustezko erasotzailea atxilotzera joan direnean, 38 urteko F.J.O.O. ertzianetako bati labana sartzen saiatu da.
Atxilotuta eraman dute gizonezkoa, baina ohiko diligentziak bete ondoren, aske utzi dute. Hala ere, aste honetan bere burua agintari judizialen aurrean aurkezteko derrigorra ezarri diote. Biktima, berriz, Gasteizko erietxe batera eraman behar izan dute ezkerreko begian, sudurrean, lepoan eta okotzean zituen zauriak senda ziezaizkioten.
Emakumeak agertu du horrelako eraso bat jaso duen hirugarren aldia dela, baina orain arte ez duela salaketarik jarri.
Genero indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emazte ohia kolpatzeagatik
Emazte ohia jipoitu duelako 38 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean Gasteizen. Buruan eta aurpegian kolpatu zuen emakumezkoa, eta, horrez gain, laban bat sartzeko mehatxua egin zion. Poliziaetxean deklaratu ostean, libre utzi dute bere burua agintari judizialen aurrean aurkezteko agindua ezarri badiote ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu