Gasteizko Zaramaga auzoan bikoteak duen etxebizitzan jo zuen gizonezkoak emaztea, azken horrek salatu duenez. Larrialdietara deitu zuen, senarrak buruan jo zuela eta etxetik alde egitea lortu zuela esanez. Udaltzaingoaren patruila bat esandako lekura joan zen; gizonezkoa topatu, eta atxilotu egin zuen. Emakumea erietxera eraman zuten. Emaztea jo zuela ukatu du gizonezkoak.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea buruan jotzea egotzita
Atzo arratsaldean atxilotu zuten 41 urteko gizonezko bat, ustez bikotekidea jo zuelako buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu