Gasteizeko udaltzainek 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, emaztea mehatxatu eta jo egin zuelakoan. 19:30ak aldera izan zen gertaera, Independentzia kalean.
Udaltzainen esanetan, gizonezkoak iletik heldu zion 43 urteko emakumeari, lepotik heldu zion, bultzada ere eman zion, eta mehatxatu egin zuen. Biktima Santiago ospitalera eraman behar izan zuten, zauri arinekin.
Emakumeak zioenez, hirugarren aldiz jaso ditu tratu txarrak senarrarengandik. Ez du inoiz salaketarik sartu.
Bilbon, elkarretaratzea
Bilbon, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak eta Bilgune Feministak antolatuta, elkarretaratzea egin dute gaur Justizia Jauregiaren aurrean Lili delako emakume baten alde. Honek tratu txarrak jaso izana salatu zuela-eta, epaiketa izan da Bilbon, eta hari elkartasuna adierazi diete taldeek.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jo duelakoan
Bilbon elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Emakumeen Asanbladak eta Bilgune Feministak epaitegi atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu