Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jo duelakoan

2008ko ekainaren 11
13:56
Entzun
Gasteizko udaltzainek 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emazteari ustez zaplastekoa eman diolako. Udaltzainen arabera, gizonezkoak mehatxuak ere egin dizkio.

Atzo gauean dei bat jaso ondoren, udaltzainak emakume harekin egon ziren etxebizitza batean, eta honek azaldu zien mehatxuak eta kolpea jaso zituela. Gizonezkoak esan zien emazteak berak ere jo egin zuela.

Emakumeak esan zuenez, beste batzuetan ere jo izan du senarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.