Udaltzaingoko iturrien arabera, bart gauean neska gazte batek deitu die bere aitak ama erasotu duelaeta biek etxetik alde egin behar izan dutela esanez.
Gertakariak jazo diren lekura heldu direnean, senarrarekin eztabaida izan duela eta zenbait zartada eman dizkiola agertu die emazteak. Halaber, ez zela lehendabiziko aldia esan die; areago, alkohola edaten duenean, normalean, jo egiten duela.
Hori entzunda, bikotea eta alaba bizi diren etxera joan dira udaltzainak, eta gizonezkoa atxilotu dute.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jo duelakoan
Bart goizaldean gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, udaltzainek, emaztea kolpatu duelakoan. Bien alabak eman dien udaltzainei erasoaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu