Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emaztea jotzea egotzita
Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten 25 urteko emaztea. Hala ere, ez du senarraren kontrako salaketarik jarri nahi.
30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo eguerdian Gasteizko udaltzainek, emaztea jotzea leporatuta. Bikote bat kalean eztabaida bizian ari zela esanez dei bat jaso zuen Udaltzaingoak, eta hara iritsi zirenean, gizona mozkortuta iritsi zela etxera agertu zien emazteak, eta joka hasi zitzaiola. Senarrak, berriz, eztabaida izan zutela onartu zuen, baita emaztea jo zuela ere, baina hark ere berari eraso egin ziola argudiatu zuen. Nolanahi ere, Txagorritxuko ospitalean artatu behar izan zuten andrea aurpegian zituen zauriengatik. Senarraren kontrako salaketarik ez duela jarriko agertu zien udaltzainei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu