Atzo gauean 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak emazteari eraso egitea leporatuta. Bikotearen etxean atxilotu zuten gizonezkoa. Andreak berak deitu zien poliziei.
Polizia iturrien arabera, seme-alaba adingabeen aurrean egin zion eraso gizonezkoak emakumezkoari.