Gertakaria
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari labana sartu ziolakoan
44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, hain zuzen ere, pisukideari aiztoarekin eraso egin ziola egotzita. Eztabaida baten ondoren sartu bide zion labana.
Erasoa urriaren 30ean gertatu zen Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, atxilotua eta beste gizonezko bat elkarrekin bizi ziren alokatuta zuten etxebizitza batean, eta eztabaida handi bat izan zuten. Eztabaidaren ondoren, atxilotuak eskuan labankada eman bide zion pisukideari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu