Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen ustez Estatu Islamikoko kide izateagatik

Gaztea ezaguna zen muturreko ideologia zeukalako.

Bilbon pasa den otsailean statu Islamikoren aurka egindako atxiloketa. MIGUEL TOñA, EFE
2018ko abuztuaren 7a
17:25
Entzun

21 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, Estatu Ismalikoko (EI) kide izatea eta jendea talde terroristan barneratzea egotzita. Atxilotzearekin batera, hiru erregistro egin dituzte, horietako bi Gasteizen eta azkena Algecirasen (Andaluzia, Espainia). Antza denez, han bizi zen gaztea.

Atxilotua ezaguna zen Algecirasen, muturreko ideologia jihadista izateagatik. Poliziaren arabera, “bere bizitzan erabateko aldaketa egina zuen, eta sare sozialetan eraso terrotistak babesten zituen, gehienbat Estatu Islamikoak egindakoak”.

Atxilotuak sarean Estatu Islamikoaren inguruko ikus-entzunezko materiala zabaldu zuen mezularitza bide seguruak erabiliz, jendea atentatuak egitera bultzatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.