INDARKERIA MATXISTA

Gizonezko bat atxilotu dute Gernikan, neska adingabe bati sexu abusuak egitea leporatuta

Atzo gauean gertatu zen erasoa, Bilbo eta Bermeo lotzen dituen tren lineako bagoi batean.

Gernikako tren geltokia. BERRIA
Igor Susaeta.
2020ko uztailaren 14a
13:42
Entzun

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Gernikan (Bizkaia), neska adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, atzo gauean gertatu zen erasoa, 23:30 inguruan, Bilbo eta Bermeo (Bizkaia) lotzen dituen lineako tren bateko bagoian. Ertzaintzak jakin duenez, neska bakarrik zihoan, eta gizon gazte bat hurbildu zitzaion. Molde sexualeko keinuak egiten hasi zitzaion andreari, eta gero sexu abusua egin zion. Gizonezkoa behin eta berriz ahalegindu zen biktimari ukituak egiten. Neska bagoitik atera zen, etxera joan, eta gertatutakoa kontatu zuen; haren senideak Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan.

Patruila bat Gernikako geltokira joan zen, eta, Jaurlaritzaren arabera, biktimak egindako deskripzioari esker, ertzainek erasotzailea identifikatu zuten. Gizonezkoak, «nolabait», gertatutakoa aitortu zuen. Sexu abusuak leporatuta atxilotu zuen Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.