Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Getxon, bikotekidea jo eta zainak etenda zituela bide bazterrean uzteagatik

2007ko martxoaren 6a
15:32
Entzun
Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Getxon (Bizkaia), ustez bikotekidea jo egin zuelako. Ondoren, eskuturreko zainak moztu zizkion andrezkoak bere buruari, eta egoera horretan bide bazter batean uztea egozten diote atxilotuari.

Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak lepoan eta ahoan kolpatu zuenbikotekidea, eta gero, zainak eten zituen andreak. Hori ikusita, eskuturretako zauriak lotu zizkion gizonak, eta autoan sarrarazi zuen gurasoen etxera eramateko. Bidean zihoazela eztabaidan hasi ziren berriro, eta gizona irainka ari zitzaiola-eta jaistea erabaki zuen emakumeak. Autoan alde egin zuen gizonak, eta Sos Deiak-era deitu zuen emakumezkoak.

Gertakariak ostiral goizaldean jazo ziren, Getxotik gertu, Plentzia herrian, elkarrekin bizi ziren etxean. Ertzainek ondoren, ustezko erasotzaileari deitu eta esan zioten entregatzeko. Hala egin zuen honek eta Getxoko Ertzainetxean atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.