Emakumeak senarraren kontrako salaketa aurkeztu eta babes neurria galdegin zuen, atzo arratsaldean. 28 urteko emakumeak erasoaren berri eman ondoren, senarraren bila hasi zen polizia eta 20:30ak aldera aurkitu zuten, Getxoko taberna batean.
Keltse Elguren Getxoko Berdintasn zinegotziak erasoa salatu du, eta nabarmendu du indarkeria matxista "giza eskubideen urraketa larria" dela. Eraso matxisten biktimei dei egin die udalaren gizarte zirbitzuetara jotzera.