Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, bikotekidea jo duelakoan

2007ko martxoaren 7a
18:37
Entzun
Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Txantrea auzoan (W.T.E., 27 urte), ustez bere bikotekideari eraso egin ziolakoan. Emakumeak zauriak zituen begi batean, belarri batean eta eskuetan, eta ospitale batera eraman behar izan zuten. Gainera, gizonezkoak epilepsiaren tratamendurako hamar bat pastilla hartuarazi zizkion. Haurdun dago emakumea, lau hilabeteko.

Gizonezkoa aurretik beste lau aldiz izan da atxilotua, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.