Guardia Zibilak frantziar nortasun agiria duen gizonezko bat -F.A.- atxilotu zuen azaroaren 23an Irunen (Gipuzkoa), Behobia auzoan, autoan 827 kilo haxix zituela egotzita. Gaur eman dute horren berri.
A-8an polizia kontrola saihestu ostean atzeman zuten, Guardia Zibilaren arabera. Kontrola gainditzean lau gurpilak zulatu egin zituen autoak, eta ihesean bi istripu txiki eragin zituen. N-1 errepidetik aldegin zuen.
Beste auto batek muga pasatzea lortu zuen, eta ordu batzuk geroago Landetan (Frantzia) aurkitu zuen Poliziak, erreta. Han ere haxix kilo batzuk zeudela dio.
Frantziako matrikula zuten bi autoek.
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Irunen, 827 kilo haxix zituelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu