Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atzeman du bart Leioan (Bizkaia), bikotekidea jotzea egotzita. Gertaera atzo gaueko hamarrak aldera izan zen, Getxon (Bizkaia), Erromo auzoan, bien etxean. Biktimak -emakumea- salatu duenez, gizonezkoak gorputz osoan ostikadak eta kolpeak eman zizkion, eta etxeko gelan irten ezinik utzi zuen gero.
Emakumeak, baina, lortu zuen irtetea, eta Ertzaintzari deitu zion. Salaketan esan du ez dela lehen aldia gizonezkoak jo izan duena. Heriotz mehatxuak maiz egiten dizkiola ere jakinarazi du.
Ertzainek 4:45ean atxilotu dute gizonezkoa.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Leioan, bikotekidea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu