Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atzeman du Orozkon (Bizkaia); bere baserriaren behealdean errentan bizi zen gizonezkoa gasarekin itotzen saiatu izana egotzi diote atxilotuari.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, baserriko maizterrak Ertzaintzari deitu zion larunbat iluntzean, bere etxebizitzan gas ihes bat zegoelakoan. Ertzaintzaren arabera, gas ihesa bazegoen, eta hori nahita eragindakoa izan zelako aztarnak zeuden. Ikerketaren ondoren, baserriaren jabea atxilotu zuten atzo.
Gizonezko bat atxilotu dute, maizterra itotzen saiatu delakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu