Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten, amari ustez tratu txarrak eragiteagatik

Gasteizen ere atzeman dute gizonezko bat, bikotekidea jotzea leporatua.

2007ko irailaren 27a
11:54
Entzun
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat (A.G.B.) atxilotu zuen atzo Portugaleten (Bizkaia), ama jo egin zuelakoan. Gaueko zortziak eta laurden aldera, Palangreros kaleko etxebizitza batean biktimak ertzainei esan zien semearen aldetik erasoa jaso zuela. Emakumeak bekainean odola zerion zauria eta begia handituta zituen, polizien arabera.

Ertzainek ustezko erasotzailea bilatzeari ekin zioten orduan, eta inguruetan aurkitu zuten, Filomena Troconiz plazan. Bertan atzeman ondoren, polizia etxera eraman zuten. Haren ama, berriz, Barakaldora (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalera eraman zuten anbulantzian, han arta zezaten.

Gasteizen, berriz, udaltzainek 37 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo, bikotekidea jo duelakoan. Biktima -emakumea- zegoen etxera joan zen gizonezkoa, eta atea ostikoz ireki zuen, atzo goizeko zazpi eta erdietan. Udaltzainen abera, buruan jo zuen emakumea, eta etxean zegoen animalia bati ere egin zion eraso. 15:15ean atxilotu zuten.

Udaltzainek esan dute ez dela lehen aldia gizonezkoak bikotekidea jo duena. Biok urte eta erdi daramatzate elkarrekin bizitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.