37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzoSanturtziko (Bizkaia) Udaltzaingoak emazteari tratu txarrak ematea egotzita.
Santurtziko Udalak agertu duenez, 36 urteko emakume batek atzo salatu zuen bezperan, larunbatean, senarrak jipoia eman ziola. Salaketa jaso ostean, bikotearen etxera joan ziren eta senarra atxilotu zuten. Senarrak bi seme-alaba txikien aurrean jo zuela nabarmendu zuenemakumezkoak.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Santurtzin emaztea jipoitzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu