Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Sestaon bere emaztea jo duelakoan

Eusko Jaurlaritzaren Herrizango Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Sestaon bere emaztea jo duelakoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bien etxean eta bien seme-alaben aurrean jo zuen gizonezkoak bere emaztea. Gainera, seme-alabetako bat ere jo zuela esan du Ertzaintzak.

2005eko otsailaren 3a
14:31
Entzun
Jaurlaritzaren Herrizango Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa arratsaldeko 16:30k aldean joan zen etxera, mozkortuta. Emaztea mehatxatzen eta jotzen hasi zela jakinarazi dute, seme-alaben aurrean, eta haietako bat ere jo zuela.Horretaz gain, etxe osoan gasolina bota eta sua pizteko mehatxua ere egin zuen, Herrizaingo Sailaren arabera.

Emakumeak alde egitea lortu zuen, eta Ertzaintzari deitu zion. Polizia etxebizitzara joan zenean atarian zegoen gizonezkoa, eta atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.