Ertzaintzak 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Tolosan (Gipuzkoa), emakume bati ustez sexu ukituak egin zizkiolako.
Tolosako taberna batean izan zen gertaera, atzo, 16:30ak aldera. Ertzainen arabera, emakumezkoa barran zerbait hartzen ari zen, eta gizonezkoa ukituak egiten ari zitzaion. Biktimak bakean uzteko eskatu zion, baina gizonezkoak zeregin berean segitu zuen.
Ertzainek tabernara joateko abisua jaso zuten, eta hantxe atzeman zuten. Gizonezkoak antzeko aurrekariak dauzka.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, emakume bati sexu ukituak egin dizkiolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu