Nafarroako foruzainek Ribaforadako 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean Tuteran, adingabeko neska bati sexu erasoak egin zizkiolako ustez. Foruzainek esan dutenez, gizonezkoak neska kalean harrapatu eta zelai batzuerara eraman zuen, indarrez. Han, kolpe batzuk emateaz gain, sexu ukituak egin zizkion.
Pasoan zen mutil gazte batek erasoa ikusi eta foruzainei abisatu zien. Horiek han gertu atzeman zuten gizonezkoa, ihes egiten saiatu zen arren.
Corellan ere atxilotu dute beste gizonezko bat, 31 urtekoa, bikotekidearen alaba bati sexu gehiegikeriak egin zizkiolakoan.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, adingabeko neska bati sexu erasoak egin dizkiolakoan
Corellan beste bat atzeman dute, neska-lagunaren alaba bati sexu gehiegikeriak egin dizkiolako ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu