Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ugaon (Bizkaia), ustez bikotekidea jo eta labana batekin mehatxu egiteagatik.
Ustezko erasotua saltoki batean babestu zen, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Lepoa eta garondoa "gorrituta" zituen, eta begian ubeldu bat zuen. Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman zuten.
Gizonezkoa etxeko atarian atxilotu zuen Ertzaintzak.